XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aldaketa elektrikoak eta magnetikoak

Prozedura

Erabil itzazu imanak beraien artean sortzen diren eraginak aztertzeko.

Erabili baita ere iman horiek material desberdinak erakartzeko.

Egin nahi dituzun froga guztiak.

Galderak

Zer ondorio ateratzen dituzu?

Material guztiak erakartzen al dituzte imanek?

Egin nahi adina esperientzia eta froga.

Idatzi egindako behaketa guztiak, horien emaitzak eta atera dituzun ondorioak.

Nolakoak dira bi imanen arteko elkarreraginak?

Konpara itzazu elkarreragin hauek baduten zerikusirik elektrikoekin.

33. jarduera

Ea gai zaren hurrengo galdera-sorta erantzuteko.

Ahalegindu zaitez guzti-guztiak erantzuten.

1. Zer da korronte elektrikoa?

2. Zer diferentzia aipatuko zenituzke argiaren eta korronte elektrikoaren artean?

Eta korronte elektrikoa eta elektromagnetismoaren artean?

3. Esango al zenuke zertarako erabiltzen diren generadoreak?

4. Hemen alboko zirkuitu honetan: a) Zer gertatuko litzateke B bonbila kenduko bagenu?

b) Eta A bonbila kenduko bagenu?